XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XII-garren ALEGIA

ASTOA ta LIRA.

Askotan adimen argiak laguntzarik ezaz galduak.

Astoak lira bat ikusi zelaian.
Aren ondoratu ta atzazkalakaz
asi zan ariak jotzen. Lira-ariak
soiñua atara eben ikutuaz.

Auxe gauz ederra, esan eban. Baiña
gaizki atara yat, ez baitakit ongi
jotzen. Ikasia dan batek aurkitu
izan ba'leu lira au, zeñen ederki.

Jaungoikozko soiñuz, gure belarrien
gozagarri, kanta onak atarako
ebazan. Olantxe alperrik galdu oi
dira, zoritxarrez, buru argi asko
.